Bizitza Erdigunean jarriz , bizi garen ingurune eta pertsonekiko errespetuzko aktibitatea da Mellifera Egitasmoa.

Erlauntzak eta Erleak eskaintzen dituen aukera ezberdinak landu, kalitatezko produktuak gizartearentzako ekoiztu eta  sozialki ingurumenarekiko eta ekonomikoki bideragarria den proiektu bat lantzean datza. Landa eremuak gure ogibide eta bizi moldea egiteko  aukera ematen digu.

Erlezaintzak beste begi batzuekin ikusten laguntzen du ingurunea. Pasio handiz erlezaintzaren munduan murgiltzen hasi besterik ez gara egin!

Erle Beltza

Erle beltza da gure erlea, gure ingurura egokitutakoa, erle bizia eta langilea ere. Kolektiboan lan egiteko moldea, zaintza lanetarako, erlauntza babesteko, elikadura biltegiratzeko…

Loreak

Inguruko loraldiak anitzak eta urte guztian zehar ematen dira, hasi san juan loreetatik Otsailean, akazia, gaztainondo, huntza loratzeraino Irailean.

Produktuak

Lore Hautsa izaten da urteko lehen produktu magikoa. Ondoren mila lore eztia eta udazkenerako Propolia izaten dugu eskuragarri.

Ba al zenekien…

goilarakada bat ezti ekoizteko (4 ML ) 10 ERLEREN
BIZITZA OSOKO LANA behar DELA?

Nun gaude?

Beobide buru, 6

20159 Larraul, (Gipuzkoa) Euskal Herria

Kontaktua

  • arrateiturbe@gmail.com
  • 659619095

Sare sozialak

@arrateiturbe

instagram

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar